Mikel Ayllon

ayllonMundua aldrebestuko balitz eta liburuak debekatuko balituzte, orduan zer? Zein ostenduko nuke liburuak erretzeko ardura izango luketen suhiltzaileen begiradetatik urrun? Bada, akaso, istorio hori bera kontatzen duena, Ray Bradburyren Fahrenheit 451 (Nagore Tolosak itzulia eta Txalapartak argitaratua).
Baina liburu debekatuak irakurri eta haiekin amesteagatik burua moztuko balidate? Orduan, tea hartzera joango nintzateke Martxoko Erbiaren etxera, Alizia, Kapelagilea eta Muxarraren konpainian, Lewis Carrollen Alizia herrialde miresgarrian besapean hartuta (Pamielak berrargitaratu berri du, Manu Lopez Gaseniren itzulpenarekin).
Edonola ere, nire burua leku seguruan gorde nahi badut, nekez aurkituko dut poesia baino aterpe hoberik, gutako bakoitzarekin hasten den historia berrikusita. Isildu eta barru-barrutik sortu den Jon Benitoren Bulkada sentitzeko unea da (Susak argitaratua).