Gu ere euskahaldunak gara!

 

 

 

zoko

“Euskahalduna? Bai, une hartan ekitea erabaki nuen; eskua altxatu,
plazan tokia hartu, busti: Euskara ikastea erabaki nuen eta gaur egun euskalduna naiz,
gai izan naiz. Kontua ekitea da. Izatea ekitea da. Egiten dudana naiz”.

Joan den hilean, hainbat euskahaldun elkartu ziren Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Lagun horiek AEKren euskaltegietan hasi ziren bere burua euskalduntzen eta, egun, euskaldunak dira. Topaketa horren bidez, AEK-k Korrikaren mezua hedatzen jarraitu nahi izan du. Hori dela eta,  euskahaldun kontzeptua azpimarratu du: euskara jakin ez, bere burua ahaldundu eta euskara ikastea lortu duen jendea, hain zuzen ere. AEKren asmoa da herritar horien erabakia eta ibilbidea nabarmen­tzea oraindik bide hori egin ez duten euskaltzale erdaldunen aurrean. Euskahaldun horiek ikustarazteko asmoz, hainbat hitzordu jarrita, talde argazkiak egin zituzten ekainaren hasieran. Irudian, Bilboko euskahaldunen hitzordua.