Telebista

game'Game of Thrones' telesaila Nafarroan filmatuko dute?

Nazioartean, arrakasta itzela du Game of Thrones-ek, George R. R. Martin idazle eta gidoilari estatubatuarraren A Song of Ice and Fire liburu sailean oinarritutako telesailak. Dagoeneko bost denboraldi eman ditu telebistan, eta aurtengo uztailean hasiko dira filmatzen seigarrena Belfasten (Ipar Irlanda). Bada, Eitb.eus webgunean irakurri ahal izan denez, seigarren denboraldiko zenbait eszena Nafarroan filmatuko dituzte, beharbada. Diario de Navarra egunkariko albiste bat du oinarri berriak. Antza denez, telesailaren arduradunak Bardean izan ziren bisitan, bertan zenbait filmazio egin ala ez aztertzeko. Nolanahi ere, albistea argitaratu zenean, oraindik ere ez zuten inolako erabakirik hartu. Hori bai, inork ez du zalantzan jarriko telesailaren filmaketa diru iturri garrantzitsua izan daitekeela. Iaz, esaterako, Andaluziako hainbat lekutan filmatu zuten, eta grabaketa lanek utzitako etekinaz gain, turistak erakarĀ­tzeko baliagarria izan ei zen. Telesaileko esaldi ospetsuenetakoa gogoan... iritsiko al da negua Nafarroara?