Ingurumena

fraking'Fracking'aren kontra, Frackanpada

Hainbat enpresak Euskal Herrian baliatu nahi dutela-eta, hidrokarburoak ateratzeko fracking teknikak kontrako mugimendu handia eragin du azken urteotan. Esaterako, aldizkari hau inprentan zegoela, Eusko Legebiltzarra frackingari hainbat muga jartzear zegoen. Hala, Fracking Ez plataformak nazioarteko Frackanpada antolatu du uztailaren 13tik 19ra, Subilla Gasteizen (Araba). Lekua ez dute kasualitatez aukeratu: esanahi sinboliko handia du, bertan zabaldu nahi baitituzte fracking bidezko lehen pu­tzuak. Nazioarteko izaera du kanpaldiak, teknika horren aurka dauden hainbat herrialdetako talde eta ekintzaileren esperientziak eta jardunbideak trukatzea duelako xede. Era berean, beste zenbait esparrutako borroken topagune ere izango da, betiere harreman horizontalak oinarri. Hainbat gunez osaturiko kanpatze eremuan, egitarau oparoa izango da egunero:  hitzaldiak, mahai-inguruak, solasaldiak, antzerkia, kontzertuak... Egitarau osoa eta kanpaldiaren nondik norakoak http://frackanpada.frackingez.org/eu gunean daude ikusgai.