Oinezkoak

peatonErrepideak gurutzatzeko, gorde segapotoa

Smartphone edo sakelako adimendunak izugarri hedatu dira, eta horrek eragina izan du gizakion bizimoldean eta ohituretan. Besteak beste, geroz eta denbora gehiago igarotzen dugulako segapotoaren pantailari begira: sare sozialak direla, orotariko aplikazioak direla... Sakelakoari so egoteak, baina, arreta galtzea ere eragiten du, eta hori oso arriskutsua izan daiteke zenbait kasutan. British Medical Journal-en agerturiko ikerketa baten arabera, herrialde garatuetako oinezkoen % 30ek ez diote erreparatzen errepideari bidea gurutzatzerakoan, sakelakoari baizik. Ondorioz, autoek eragindako kolpeen % 20 baino gehiago “oinezko teknologikoen” arreta faltagatik gertatzen dira. Segapotoan jo eta su ibilita, arreta galtzeaz gain, errepideak askoz motelago zeharkatzen dituzte oinezko “teknologiko” horiek. Horrenbestez, areagotu egiten zaizkie autoren batek kolpatzeko aukerak. Despistatzeko modu erraza denez, aspaldi debekatu zuten gidatzean sakelakoa erabiltzea. Hortaz, ikusiak ikusita, oinezkoei ere iritsiko al zaie debekua?