Bitxikeria

catSarean katuen bideoak ikustea ona izan daiteke osasunerako

Interneten, denetarik edo ia denetarik ikus daiteke. Esaterako, katuen orotariko bideoek sekulako arrakasta dute. Askoren ustez denbora galtzea dena mesedegarria ote osasunerako? Baiezkoan da Indianako Unibertsitateko (AEB) Jessica Gall Myrick irakaslea. Computers in Human Behavior agerkarian kaleratu duenez, Interneten katuen bideoak ikusteak eragin positiboak ditu norbanakoon emozio-egoeran. 7.000 laguni inkesta eginda, askok ondokoa erantzun zioten:  energia handiagoarekin eta baikorrago sentitu ziren halako bideoak ikusi ostean. Are gehiago, bestelako sentipen negatiboak gutxiagotu zitzaizkiela ere jakinarazi zioten. Esaterako, antsietatea, haserrea eta tristura. Denbora gal­tzen ari zirelako sentipenik ez zuten izan inkestatuek. Alderan­tziz, katuen bideoak ikustean sentituriko plazera handiagoa izan zen une horretan egin beharrekoak ez betetzeagatik sortutako kulpa sentimendua baino. Gainera, halako ondorio baikorrak ez ziren soilik katuzaleen artean piztu. Inkesta erantzun zutenen % 36k baino ez zuten onartu katuak gustuko zituztela. Nolanahi ere, zalantza ugari sortzen ditu ikerketak. Azken batean, zerk eragiten ditu sentipen baikor horiek guztiak, katutxoak ikusteak edo alferkerian lasai asko egoteak?