Aguxtin Alkhat

aguxtinSAIOA taldea - Bi: Kamila Zubeldia (Unama) eta Marieder Iriarte (Sparteens) bikotearen bigarren diskoa berriki atera da. Folk estiloa lan­tzen dute. Gitarra akustiko pasarte indartsuak zein lasaiagoak aurki daitezke diskoan, hitz poetiko eta melodia landuen zerbitzura. Gehiago ezagutzea merezi duen taldea.
PAXKAL IRIGOIEN - Lau sasoinak Baxenafar gaztearen bakarkako lehen diskoa sorpresa ederra izan da entzun dugun guziontzat. Zezenaren taldea eta Holako taldeetako kidea dugu Paxkal. Disko honetan, pasarte musikal luze eta ilunak uztartu ditu loop efektu frankorekin. Musika zinez originala eta interesgarria, zuzenekoetan indar guzia hartzen duten horietarikoa... Yann Thiersen konpositore bretoiaren eragina nabaritzen zaio, gure onerako...
AGNES OBEL - Philarmonics: Bordelen ikusi zuten lagun batzuei esker ezagutu dudan kantari eta konpositore frantsesa. Formazio klasikoa du pianistak, eta bere musika denborak desitxuratu ezin dituen pieza horien antzekoa iruditzen zait... Europan arrakasta handia bilduko du artista honek, duda izpirik gabe!