Antxiñe Mendizabal

antxine“Maite ditut norbere egiaren bila idazten duten idazleak”
Topikoetatik urrunduta, hiru liburu originalen berri eman nahi dizuet; originaltasuna ez baitago berritasunean, norbere egia bilatzeko ahaleginean baizik. Hirurak dira ezberdinak, egia guztiak direlako bakarrak.
Odol mamituak (Elkar). Protagonistaren gaixotze mentalaren kronika eginez, Alaine Agirrek gordin eta aurreiritzirik gabe idatzi du eleberria, odol bizitan.
Nola hustu nuen gurasoen etxea (Lydia Flem, Alberdania). Joxan Elosegik itzu­litako eleberri labur honek gurasoak galdu ondorengo doluaren bizipena jasotzen du, gurasoen etxea hustea tokatu(ko) zaien umezurtz guztiei eskainia.
Lorea Gernika. Andrazko bat (Susa). Koldo Izagirrek emakumetasunaren topikoetatik ateratzen den andrazko baten erretratua egin nahi izan du 53 narraziotan. Ausardia bezainbateko talentua erakutsi du ahaleginean.