Gabiltza.eus, euskal emakume adituen biltoki digitala

gabiltza

Emakumeen presentzia komunikabideetan ugaritzeko eta indartzeko asmoz, Gabiltza.eus datu-basea sortu dute Oihana Etxebarrietak eta Eider Olazarrek, Berria Fundazioak iaz emandako bekari esker. Egitasmoa garatu dute kontuan hartuta gizonak baino askoz ere emakume gutxiago daudela, hedabideetako informazio eta albisteen baitan, iritzia ematen edota informazioa osatzen. Hala, emakumeen protagonismoa handitze aldera, hainbat arlotan adituak eta arituak diren emakumeen datu-base digitala osatu dute. Hots, ikasketa eta jakintza arautuaren baldintzak betetzen dituztenak ez ezik, nahikoa eskarmentua duten emakumeen datuak ere bildu dituzte. Oraingoz, 115 aditu jaso dituzte atarian, baina datu-basea osatzen jarraituko dute. Gainera, sare sozial moduan ere funtzionatuko duenez, erabiltzaileek ere elikatu ahal izango dute biltokia. Iritzia edo jakituria partekatzeko prest dauden emakumeen datuez gain, beste zenbait atal ere baditu Gabiltzak. Besteak beste, albisteentzako gunea, generoari buruzko dokumentazioaren biltegia eta komunikazio parekidearekin loturiko informazioak batuko duen Agenda atala.


twiterPuntuEUS Fundazioarekin adostutako lankidetzari esker, Twitter sare sozial ezagunak .eus domeinura egin du jauzi. Horrez gain, beste urrats bat ere emango du Twitterrek:  euskarazko txioak identifikatuko ditu. Horretarako, CodeSyntax enpresaren laguntza izanen dute. Berez, 2012tik interfazea euskaraz du Twitterrek, baina ez ditu euskarazko txioak identifikatzen. Lankidetza ekimen horren arabera,  aurki aldatuko da orain arteko egoera.

 

 

 

LABURREAN


QUIZEUSKAL
herriei buruzko galderak eran­tzun eta, asmatu ahala, alkate, ahaldun nagusi edota lehendakari birtual izan. Horixe da Euskal Quiz sakelakoetarako euskarazko jolasaren ardatza. Bizkaiko Alianzo enpresak sortu du doako aplikazioa, euskara sustatzeko eta Euskal Herria ezagutzen laguntzeko xedearekin. Historia, kultura eta gastronomia oinarri, 40 herriri buruzko 600 bat galdera ditu aplikazioak. Android eta iPhone motako segapotoentzat egina, Google Playn eta iTunesen dago eskuragai.

tribualDUELA HIL  ba­tzuk argitaratu eta probaldia igaro ostean, Tribual mugikorretarako jokoa aurkeztu du CodeSyntax enpresak. Orain artean ikasitakoa kontuan hartuta, teknikoki hobetu dute, galdera gehiago gehitu dizkiote eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jokatzeko aukera ahalbidetu dute. Trivial estiloko jokoa da Tribual, hots, galdera-erantzun erakoa. 130.000 galdera ditu, lau multzotan banatuta: ezagutza orokorra, matematika, geografia eta euskal literatura. Aurrerantzean galdera eta multzo tematiko gehiago sortzeko asmoa dute garatzaileek. Android plataforman erabil daiteke Tribual, Google Playtik jaitsita.