Bitxikeria

cryNegar lasai egiteko hotela tokion

Tokioko Mitsui Garden Yotsuya hotelak estresaren aurkako eskaintza berria zabaldu du: logela bereziak prestatu ditu emakumezko bezeroak negar eginez lasai daitezen. Hotela nahiko arrunta da, Shinjuku auzoan dago eta hiru izar ditu, baina orain jabeek hainbat logela diseinatu dituzte emakumeek bakean egin dezaten negar, alegia, inork ikusi gabe. Logela horiek paperezko mukizapiz ondo hornituak daude eta, gainera, bezeroek negarra eragiten duten film zerrenda ederra dute ikusgai. Hori bai, hoteleko zuzendaritzak ez du azaldu zergatik egiten zaien eskaintza soilik bezero emakumeei. Jakina da Japonian buru-hiltze tasa altua dagoela eta egungo krisialdiak areagotu egin duela japoniarren estutasuna, gobernua bera biztanleen zoritxarra gutxitzeko ekimenak abian jartzera bultzatzeraino, baina negar egitea osasunerako lasaigarria eta malkoei eustea kaltegarria izan daitekeela onartuta, gizonezkoek ere eduki beharko lukete logela horiek harĀ­tzeko eskubidea, ezta?