Ikerketa

nuklearDebako zentral nuklearraren aurkako mugimendua, ikergai

Jose Mari Izagak, Francisco Salegik eta Carmelo Urdangarinek Tene Mujika ikerketa beka (6.000 euro) eskuratu dute Debako zentral nuklearraren aurkako herri-mugimenduaren historiari buruzko lana egiteko. Hiru egileek bertatik bertara ezagutu zuten Iberdueroren 70eko hamarkadako proiektua Debako Mendata inguruan zentral nuklear bat eraikitzeko, eta buru-belarri aritu ziren zentralaren kontrako herri-mugimenduan, era askotako eginkizunak beteta. Euskal Herrian zentral nuklearren aurkako mugimendua artean sortu gabe zegoela, egitasmoaren aurkako protesta indartsua piztu zen Deban, eta horrek eragin nabaria izan zuen etorkizunean Euskal Herri osoan. Debako Udalak emandako diru-laguntzaz gain, Elkar argitaletxeak argitaratuko du lana. Izan ere, Elkar argitaletxeak eta Debako Udalak elkarlanean antolatzen dute Tene Mujika beka, gure historia hurbilari heltzen dioten lanak saritzeko.