Antzerkia

sastreAlfonso Sastre aztergai EHU-ren uda ikastaroetan

Alfonso Sastre: idazkera eta gogamena ikastaroa zuzenduko du Fito Rodriguez irakasle eta idazleak EHUren Uda Ikastaroetan. Alfonso Sastreren idazkerak funtsean gogamena lantzeko balio izan duelakoan, ikuspegi horretatik ikertuko dute dramaturgo ezaguna. Hala, hasteko, haren ekarpena aztertuko dute, Sastrek jakin izan duelako tokian tokiko hizkera lantzen, kostunbrismotik urrun. Haren irudi publikoa ere ikertuko dute, Sastrek jorratutako bidea dagoeneko kokatzen delako ikuspegi klasikoen artean. Halaber, aztergai izango da arte dramatikoari buruzko hausnarketa berritzaileak ekarri dituelako. Sastreren idazkiak ere jorratuko dituzte ikastaroan, literatur genero ia guztiak lantzeaz gain, jakin izan duelako intelektualaren zeregin soziala eta erantzukizuna teorizatzen. Azkenik, idazleak antzerki jardunbide berriak gauzatzen lagundu duelako, euskal antzerkian izandako eraginaz ere arituko dira. Eta nola ez, euskarara ekarritako haren obrak berrirakurri eta aztertu ere egingo dituzte.