Osasuna

neumaticNASAren gailu batek odol-jarioak prebeni litzake haurdunaldian

NASAk 70eko hamarkadan prestatutako neopreno eta belkrozko gailu pneumatiko batek lagun lezake odol-jarioak pairatzen dituzten emakume haurdunen biziak salbatzen. Berez, Non-pneumatic Anti-Shock Garment (NASG) delakoa hemofilia eta traumatismo kasuetan lehen sorospenak eskaintzeko diseinatu zuen NASAk, baina egiaztatu berri dute odol-jarioak gutxitzeko ere balio lezakeela emakumeen sabelaldean, pelbisean edota hanketan jantzita. Reproductive Health aldizkari zientifikoan argitaratutako artikulu baten arabera, munduan hiltzen diren emakume haurdunen % 27 odol-jarioaren ondorioz hiltzen dira, baina gailua egokitzat jo dute heriotza tasa hori jaisteko. Izan ere, Suellen Miller doktoreak (Kaliforniako Unibertsitateko Amatasun Segurua Programaren arduraduna bera) dagoeneko probatu du gailua Afrika eta Asiako 880 emakumeren artean, eta, emaitzen arabera, % 57 jaitsi da odol-jarioaren ondorioz hiltzeko arriskua.