Dantza

kukaiKukai taldea eta Sabin Bikandi, Max sariak

Kukai Dantza Taldeak Arte Eszenikoen Max saria irabazi du artista-zerrenda onenaren kategorian: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Verga eta Urko Mi­txelenak osatutako taldea iazko martxoan estreinatutako Gelajauziak ikuskizunean dantzatu da. Kalean eskaintzeko sorturiko ikuskizuna Euskal Herriko zenbait dantza sozialetan oinarrituta dago; hain zuzen, dantza tradizionalen gaineko bestelako begirada dakar, Cesc Gelabert koreografo katalanaren lanari esker. Euskal Herriko hainbat herritan izan da ikusgai, baita Argentinako zenbait hiritan ere, eta iaz Euskadiko Ikuskizunik Onenaren Saria jaso zuen Leioako Umore Azokan. 2015eko Max sarien banaketa-ekitaldi berean, Sabin Bikandi musikari, musikagile eta moldatzaileak jaso du ikuskizun eszenikorako musika-konposiziorik onenaren Max saria, hain zuzen, Kukai dantza konpainiaren Gelajauziak obrarako Xabier Erkizia musikariarekin batera sortutako partituragatik.