Komunikabideak

hekimenHekimen eta Eusko Jaurlaritza, hizketan

Albisteak euskaraz jasotzeak pozgarria ez ez ezik, naturala eta arrunta ere beharko luke izan euskaldunontzat, baina gehienetan ez da horrela gertatzen, tamalez. Hala, oraindik ere euskara da jaso dezakegun albisterik onena. Berriak euskaraz hedatzeko ahalegin horretan, Hekimen euskal hedabideen elkarteak bilera sorta bati ekin dio Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin, finantzabide eraginkor eta egonkorragoa helburu. Horretarako, Hekimenek etorkizunerako plangintza bat itundu nahi du, hedabideek aukera izan dezaten epe luzerako egitasmoak antolatzeko. Halaber, Hekimenek kezka agertu du euskarazko komunikabideetako beharginen lan-baldintza prekarioengatik, eta gogoratu du elkartearen baitako hedabideetan 600 bat lagun daudela egoera horretan. Hori guztia konpontze bidean jartzeko, lehen pausoa, behintzat, eman da, Hekimen eta Jaurlaritzaren arteko elkarrizketak martxan dauden heinean.