Zientzia

arrainaOdol beroko arrain bat aurkitu dute

Lampris guttatus motako arrainak odol beroa duela argitaratu berri du Science aldizkariak, Nacional Oceanic and Atmospheric Administration (NOAA) erakundeko ikertzaile batzuen aurkikuntzan oinarrituta. Hegaztiak eta ugaztunak ez bezala, gainontzeko animalia gehienak inguruko tenperatura bera izaten dute, eta horregatik esan ohi da odol hotzekoak direla. Gauza bera gertatzen da arrainekin, baina ­NOAAko ikertzaileek egindako aurkikuntzaren arabera, arrain mota hau odol berokoa dela egiaztatu dute orain, hegaztiak eta ugaztunak bezalaxe. Haren tenperatura inguruan duen urarena baino bost gradu zentigradu altuagoa izaten da, eta horrek ahalbidetzen dio igerian azkarrago egitea eta hobeto ikustea. NOAAko Nicholas Wegner biologoak adierazi duenez, “zaila da bero irautea ur hotzez inguratuta, baina arrain honek lortu du hori, brankiak diseinatuta dituelako berotasun galera gutxitzeko. Ondorioz, harrapakari trebea bihurtu da”.