Güeros

gueros

Zuzendaria: Alonso Ruizpalacios. Gidoia: Alonso Ruizpalacios eta Gibrán Portela. Aktoreak: Tenoch Huerta, Leonardo Ortizgris, Sebastián Aguirre, Ilse Salas. Mexiko, 2014.

Istorioa: Fede Sombras eta Santos lagun minak Mexiko Hiriko beren apartamentutik atera ere egin gabe bizi dira azkenaldian, utzikeria betean. Unibertsitatean, ikaskideak greba egiten ari dira; eurak, aldiz, noiz bukatuko zain daude. Halako batean, Federen anaia gaztea agertuko zaie etxean, eta aitak entzun ohi zuen aspaldiko kantari baten bila hasiko dira hirian zehar, batzuekin eta besteekin topo eginez aurrera.
Sariak: Opera prima onena, Berlinalen; Latinoamerikako film onena, Donostiako Zinemaldian; eta Argazki onena eta zuzendari berri onena, Tribecako Zinemaldian, besteak beste.
Onena: Anaia biak antzezten dituzten aktoreen lana primerakoa da. Inolako antzik ez badute ere, elkarri begiratzeko eta hitz egiteko eragatik, zelan zaintzen duten elkar... benetako ahaideak dirudite. Horrez gain, filmak nortasun estetiko berezia dauka, eta bukaeraraino eusten dio, irudi poetiko hu­tsak ere eskainita.
Txarrena: Filma ekintza biziaz eta, aldi berean, une geldo eta ia argazki-erakoez osatuta dagoenez (zuri-beltzean filmatuta dago), tarteka gerta daiteke istorioaren haria galtzea.
Usoa Alberdi