Joseba B. Lenoir

josebaNAPOKA IRIA, Arnasten ikasteko berriz. Azken bizpahiru urteotako diskoetatik hau da etxean, autoan, bidaietan... buelta gehien eman dituenetako bat. Entzuten dudanean, zuzenean etor­tzen zait sentsazioa etxean eta su motelean egindako disko baten aitzinean nagoela... Kantu finak, dotore jantziak eta airos interpretatuak. Erantziz jantzi abestiak oraindik ere barrenak astin­tzen dizkit entzuten dudan aldiro.
RADIO BIRDMAN, Radios Appear. Australiako rock'n'rollak aspaldi harrapatu ninduen guztiz. Urteak pasa ahala, konturatzen naiz bertako taldeetatik Radio Birdman izanen dela nigan eragin handiena izan duena eta Dez Tek-i ikasi diodala gitarra jotzaile gisa dakidanetik aunitz. Egun motelenak altxatzeko gai da disko hau!
ELIZABETH COTTEN, Freight Train And Other North Carolina Folk Songs And Tunes. Joseba Irazokik zuzenean egiten zuen bertsio baten bidez ezagutu nuen Cotten. Bere kabuz ikasi zuen gitarra jo­tzen, ezkertia izaki eskuinentzako gitarra bat alderantziz erabiliz. Bere kanturik ezagunena, Freight Train, 11 urte bertzerik ez zuela idatzi zuen, harrigarria adin horretako ume bat horrelako musika eta hitzak idazteko gai izatea!