Xabier Etxeberria

etxeberriaIrakurzaletasuna bultzatzeko, horren aurkako psikologia erabili beharko genukeela dio lagun batek. “Liburu hauek ez irakurri” esan beharko genioke jendeari. Hala, debekuaren xarmarekin, irakurlea interes biziagoarekin hurbilduko omen litzateke euskaraz irakurtzera. Ez nago oso ziur, baina egin dezagun proba. AIZU!ren irakurle ezezagun hori, ez irakurri inola ere liburu debekatu hauek:
Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak (Pilar Cristobal, Txalaparta)
Konplexurik eta taburik gabe idatzitako ipuin likits hauek irakurtzen badituzu, plazer bikoi­tza ezagutuko duzu, literatura onarena eta erotismo +++goriarena3. Ez hartu liburu hau, ezta gomazko eskularruekin ere!
Camembert helburu (Jon Alonso, Susa)
Bat erosi eta bi eraman: lapurrez, femme fatal-ez eta faltsifikatzaileez ehundutako nobela beltz ederra eta arteari buruzko saiakera entretenigarria. Ez hurbildu!
Ez adiorik (Raymond Chandler, Igela)
Nobela beltzaren maisu-lana, trama bikaina, urre kilate handiko elkarrizketak, Philip Marloweren kasu ezagun honetan. CIAren zerrenda beltzean!