Argitalpenak

popPop kulturan murgiltzeko, ‘Pop Pilulak’

Argitalpen berria iritsi da euskarazko aldizkarien plazara: Pop Pilulak, pop kulturari buruzko fanzinea. Pop kulturak euskarazko agerkarietan duen hutsunea betetzeko asmoa du fanzineak, euskalgintzarekin loturarik gabeko kultura gaiak landuta, beti ere pop ikuspegitik. Lehen alean, esaterako, musika, diseinua, zinema edota moda kontuak landu dituzte. Julen Azpitarte kazetariak garatzen eta zuzentzen du Pop Pilulak, eta izen arras ezagunak bildu ditu kolaboratzaile taldean: Fermin Etxegoien, Xabier Montoia, Beñat Sarasola eta Koldo Almandoz, besteak beste. Fanzinea Euskal Herriko hainbat liburu-dendatan (Bilboko Anti-, Donostiako Kaxilda, Bermeoko Luma…) edota zenbait tabernatan eskura daiteke, baita zuzenean fanzinearen sortzaileei E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita ere. Sare sozialetan ere (facebook.com/poppilulak) aurki daiteke egitasmoaren inguruko informazioa.