Segurtasuna

lifepaintIluntasunean ere, txirrindulariak ikusgai

Gauez txirrindularien segurtasuna hobetzeko eta istripuak gutxitzeko, pintura izan daiteke irtenbidea. Halaxe uste dute Volvo eta Albedo100 enpresek, eta, ondorioz, Life Paint izeneko pintura islatzailea sortu berri dute. Esprai moduan baliatzen da eta gauez erabiltzeko prestaturik dago. Hots, egunez ikusezina da, baina iluntasunean pinturaz zipriztinduriko elementuek argia islatzen dute. Hala, argi iturrien aurrean distiratsu agertzen dira osagaiok, erabat ikusgarriak bilakatuta. Modu horretan, pinturaren sortzaileek murriztu egin nahi dituzte ikusgaitasun gutxiko egoeretan, nagusiki gauez, ibiltzen diren txirrindularien arriskuak. Objektuen (bizikleta, kaskoa, arropa...) zein giza gorputzaren gainean eman daiteke pintura. Egunez ikusezina denez, esan bezala, egun argitan ez da antzematen. Astebetez iraun dezake pinturak, eta garbitu egin daiteke. Hortaz, sekulako pagotxa izan daiteke txirrindularientzat, batik bat hiriguneetan ibiltzen direnentzat,  istripuak saihesteko, bederen. Oraingoz, Londresko sei bizikleta dendatan banatu dute pintura, probatzeko. Guztira, 2.000 esprai banatu dituzte musu-truk txirrindularien artean. Probek emaitza onak izanez gero, sortzaileek produktua merkaturatuko dute.