Ibilaldia

ibilaldiaHarrobiaren alde harro Bilbon

Maiatzaren 31n egingo da 2015eko Ibilaldia, Bilboko Harrobia lanbide ikastolak antolatuta. Lanbide heziketako ikasketak egiten dira Harrobian, eta antolatzaileek proiektua sendotu eta zabaltzeko baliatuko dute Bizkaiko ikastolen aldeko aurtengo festa. Hots, egun eskaintzen dituzten lanbide arloak sustatzeko ez ezik, etorkizunean landu  nahi dituztenak garatzeko ere baliatuko dira Ibilaldian bilduriko diruaz. Finean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondorengo egitasmoa izanik, Harrobia Bilbon eta Bizkaian ezagutaraziko dute, euskarari eta Bizkaiko euskarazko lanbide heziketari bultzada ematearren.  Horretarako, Harro ibili leloa aukeratu dute aurtengo Ibilaldiaren sustatzaileek, “Euskal Herriko lanbide heziketaz harro gaudelako eta jendartean gertatzen diren aldaketetara egokitzeko egin beharko dugulako”. Harro ibiliz, ibilian harro egingo dute ibilia maiatzaren 31n Bilbora bertaratzen diren guztiek, orotariko ekitaldi andana lagun, jakina.