Hizkuntza

EkoLinguA solas-jokoa aurkeztu dute

Eguneroko jardunean sortzen diren egoera linguistikoei aurre egiten laguntzeko, EkoLinguA izeneko solas-jokoa aurkeztu berri dute. Norbanakoak egunerokotasunean euskara erabili nahi eta aukerarik ematen ez zaionean, nola kudeatu egoera horiek? Mota horretako atakak gaindi­tzeko argudioak sendotzen laguntzea du xede jokoak. Hizkuntza ekologiaren diskurtsoa du ardatz EkoLinguAk (Ekologia Linguistikoaren bidezko hizkuntza komunitatearen Ahalduntzea), eta taldean aritzekoa da, hizkuntza komunitatea trinkotzea eta ahalduntzea helburu. Hizkuntza biziberritzeko oinarrizko kontzeptuak, argibideak, galderak eta erronkak lantzen dituzte parte-hartzaileek. Hala, eztabaida sortzeko eta argudioak lantzeko baliabideak eskaintzen dizkie jokoak jokalariei. DiKomA proiektuaren emaitzetako bat da EkoLinguA, eta hainbat erakundek garatu dute elkarlanean: Eusko Ikaskuntzak eta Soziolinguistika Klusterrak, beste hainbat bidelagunekin batera (Elhuyar, EHU, Huhezi, UEMA, Topagunea eta Bermeo, Zumaia, Oñati eta Errenteriako udalerriak).