Ikastolak

urratsAurtengo Herri Urrats Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren alde

@axik ikastol@! lelopean, maiatzaren 10ean egingo da 32. Herri Urrats, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaialdi erraldoia. Seaskak antolatutako Senpereko hitzorduak helburu zehatza izango du aurten: lursaila erosteko dirua biltzea Ziburuko Kaskarotenea ikastolarentzat. Modu horretan, Kaskarotenearen arazoei behin betiko irtenbidea eman nahi die Seaskak. Jakina denez, arazo ugari izan ditu ikastolak Ziburuko Herriko Etxearekin, haren kokapena dela-eta. Erakunde publikoen lagunĀ­tzarik gabe, konponbide pribatua hobetsi du Ziburuko ikastolak, beraren biziraupena bermatu ahal izateko. Horretarako, ordea, 300.000 euroko balioa duen lursaila erosi beharrean dira. Hain juxtu, 32. Herri Urratsen bildutakoa gastu horri aurre egiteko baliatuko du Seaskak. Egun horretan, Senperen, egitarau oparoa izango da jai giroan, ohi denez. Festak, baina, aldarria ere aldean izango du, Ipar Euskal Herriko ikastolek euskaldun eta euskaltzale guztiak ondoan behar dituen moduan. Hortaz, Kaskarotenearen alde: @axik ikastol@!