Garraioa

trena603 km/h-ko abiadura erdietsi du Japoniako tren batek

Maglev izeneko Japoniako abiadura handiko trenak abiadura marka berria lortu du, 600 km/h-ko abiadura gaindituta. Zehazki, 603 km/h-ko abiaduran mugitu da 11 segundoko tartean, Yamanashi herriko proba eremuan. 2003an eginikoa hobetu du Maglev trenak. Orduko hartan, 580 km/h-ko abiadura hartu zuen. Oraingoz, probetan baino ez dute erabili Maglev. Tren berezia da, lebitazio magnetikoaren bidez mugitzen baita. Hots, eremu magnetikoak baliatuta, trena errailetatik hamar zentimetrora altxa eta mugitzen da. Ondorioz, marruskadura murriztu eta ohiko abiadura handiko trenak baino askoz azkarrago mugi daiteke. Nolanahi ere, eta teknologia mota hori garatzeko lan handia egiten ari diren arren, urte mordoxka igaroko da trena komertzialki erabiltzen hasterako. Printzipioz, Maglev trena erabiliko duen lehen zerbitzua 2027an jarri nahi dute abian, Tokio eta Nagoya hirien artean. Ingeniarien ustez, 500 km/h-ko abiadura hartuko du trenak ibilbide horretan, eta erdira murriztuko du bi hiriak lotzeko egun behar den denbora.