Itsaso Gutierrez

itsaso(ON taldea)

KASHBAD. Distantzia (1997, Esan Ozenki). Urte haietan, Sorkun ohol­tzan ikustea apartekoa izan zen niretzat. Emakume askorentzako eredu, erreferente. Ibilbide trabatsu, luze eta bikaina egin du kantariak. Hainbat gizon musikariren ahots-lagun izateagatik gogoratua; maiz, ahaztuegia bere ibilbidea, bere ekarpena. Bide-urratzaile izan dugu.
IZATE. Gure negu hotzak (2011, auto-ekoiztua). Donibane Ziburutik, talde bikaina. Diskoak iraun artean barruak larrutzen dizkizun horietakoa. Malenkoniak eta kemenak bat eginik, barruko korapiloetan bidaia­tzera eramaten zaituzten horietakoa.
HAXOTZ. Islada (2014, auto-ekoiztua). Bilbotik, indarra eta amorrua. Ustekabe ederra. Lehen kolpean arrastoa uzten duenetakoa. Hitzen eta musikaren orekaz, amorruak astintzera eramaten zaituena. Amaierak dakar Haxotzgura, diskoaren lehen doinuetara itzultzeko gogoa.