Mari Luz Esteban

estebanIrati Goikoetxearen Andraizea ipuin-bilduma da nire lehen proposamena. Arruntenak ere izan daitezkeen per­tsonaiek bizi dituzten une, pasadizo eta begirada bi­txiak, ustekabekoak. Ezer ez baita arrunta.
Bigarrena, Ana Malagon Zalduak mikro-ipuinez osaturiko liburua. Irakurterraza eta mamitsua. Bizitzaren alde ilunak biluztu ditu idazleak. Baina, Lasai, ez da ezer gertatzen diosku izenburuan.
Hirugarrena, Joan Mari Irigoienena, beraren gaixotasun larriak eragindako depresioaren Bi urtetako kronika fakultatiboa. Poema-liburu gogorra eta, aldi berean, benetakoa, itxaropentsua. Bilobaren paradisuan barrena haur bihurtu da idazlea azken atalean.
Bizitzaren inkomunikazioan, noraezean, bakardadean, zoroaldi txikietan, saminean sakontzen duten hiru liburu ausart. Hiru opari. Egunerokotasunaren erbestetik ere sor daiteke sosegua. Baldintza bakarra litzateke ez mozorrotzea sentipen mota guztiak.