Erran.eus, Nafarroako iparraldeko komunikabide berria

erran

Martxoaren amaieratik martxan da Erran.eus, Nafarroako iparraldeko informazioa eman eta jasotzeko Xorroxin irratiak eta Ttipi-Ttapa aldizkariak elkarlanean sorturiko ataria. Baztan, Bertizarana, Bortziriak, Leitzaldea, Malerreka eta Xareta eskualdeetan gertatzen denaren berri ematen du, eta aurrerantzean Mendialdekoak ere jasotzeko asmoa du. Horrez gain, eskualdeko taldeei eta herritarrei ere ahotsa ematen die Erran.eus-ek, hartu emanari leku eginda. Hots, Komunitatea izeneko atalaren bitartez, erabiltzaileek eurek sorturiko informazioa parteka dezakete atarian. Aipaturiko eskualdeetako albisteak egunero-egunero jasotzeaz gain, Xorroxin irratia zuzenean entzuteko aukera eskain­tzen du guneak, baita orain arteko audioak nahieran entzutekoa ere. Halaber, Ttipi-Ttapak egindako albisteak, bideoak eta argazkiak ere ikus daitezke bertan. Albisteak eta komunitatearen partaidetzari dagokion atala ez ezik, bestelako zerbitzuak ere jasotzen ditu, hala nola, Agenda, Merkatu ttikia edota Eguraldia.


hirureunLITERATURA eta sare sozialak uztartzeko asmoz, 300 Proiektua izeneko txapelketa antolatu dute Saure argitaletxeak eta Imartgine galeriak. Testuak eta irudiak baliatuta, parte-har­tzaileek literatura unibertsalari buruz izan dezaketen ezagutza neurtzea du xede lehiaketak. Horretarako, 300 karaktereko esaldia idatzi behar dute lehiakideek, literatura unibertsaleko zenbait testutan oinarritutako irudiak ardatz. Hiru dira proposaturiko testuak: Miguel de Cervantesen Rinconete y Cortadillo, Théophile Gautierren Capitaine Fracasse eta Mark Twainen Huckleberry Finn. 300 karaktereko esaldia idazteaz gain, testu horiei buruzko hamar galdera ere erantzun behar dituzte partaideek, euren literatur ezaguerak froga­tzeko. Bi maila ditu lehiaketak: 10 eta 15 urte bitartekoena eta 16tik gorakoena. Bateko zein besteko lehiakideek sari ugari eskuratu ahal izango dituzte: liburuak, e-komikiak eta 300 eurotik gorako diru sariak. Txapelketan parte hartu nahi dutenek www.hirurehun.org gunean topatuko dituzte jarraitu beharreko urratsak eta gainerako argibide guztiak. Lanak aurkezteko denbora sobera izanen dute, urriaren 18ra arte izango delako zabalik epea.

LABURREAN

TEKNOLOGIA irakaslearen eskura izenburupean, Jakintza Librearen V. Jardunaldiak egingo dira maiatzaren 7an Bilbon, Euskararen Etxean. Azkue Fundazioak antolatuta, hezkuntzan eta irakaskuntzan teknologiak eskaintzen dituen aukerak izango dituzte hizpide, azalpen teorikoak eta jarduera praktikoak uztartuta. Parte hartzea doakoa da, baina www.jakin­tzalibre.eus gunean eman behar da izena. Bertan eskura daiteke, halaber, jardunaldien egitarau osoa.


ARGIZKIAKLAUGARREN urtez jarraian, ArgIHIzkiak testu laburren euskarazko literatura-lehiaketa antolatu dute Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta Hiruka komunikazio-taldeak, Uribe Kostako hainbat udal eta elkarterekin elkarlanean. Antolatzaileek aukeraturiko hamar argazkietako batean oinarrituta, testu laburrak idatzi behar dituzte lehiakideek, dela euskara batuan, dela edozein euskalkitan. Testu motari dagokionez, orotarikoa izan daiteke: prosa, olerkia, haikua, bertsoa... Hori bai, testuaren luzera aukeraturiko kategoriaren araberakoa izango da, bi baitaude: labur-laburra (gehienez 60 karakterekoa) eta laburra (100 hitzekoa asko jota). Parte hartzeko azken eguna maiatzaren 15a izango da. Oinarriak xeheki ezagutzeko edota eskura daitezkeen sarien berri jasotzeko, www.argihizkiak.com gunera jo behar da, edota E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.