Teknologia

pultseraMasturbazioari etekina ateratzeko, eskumuturrekoa sortu dute

Osasun eta plazer iturri ez ezik, energia musu-truk lortzeko modua ere izan daiteke masturbazioa. Hala uste dute, behintzat, Wankband izeneko eskumuturrekoaren sortzaileek. Eskuari eragitean sorturiko energia zinetikoa biltzen duen gailua da Wankband, soinean eramatekoa, eta Porn Hub webgune pornografikoak sortu du. Kanpaia jo­tzerakoan edota sagua klikatzerakoan eskumuturrekoa jantziz gero, pilatu egiten du jarduera burutu artean sortutako energia. Ondoren, energia hori hainbat gailuren bateria kargatzeko erabili daiteke. Jakina, eskuturrekoari eragiteko moduak ugariak dira, eta ez dago zertan bakarkako sexu lanetan erabili. Halere, gailuaren sortzailea webgune pornografikoa izanik, euren ohiko bezeroak izan dituzte gogoan hasiera batean. Wankband oraingoz garatze fasean dagoenez, xehetasun ugari ditu zehazteke. Esaterako, zenbat energia jasotzeko gai izango ote den. Hori bai, Santageda kantatuz edota txirrina joz energia sortu eta Wankband garatzen lagundu nahi duenak, horretarako aukera izango du hala nahi izanez gero: merkaturatu aurretik eskumuturrekoa probatzeko boluntarioen bila dabiltza sustatzaileak. Energia iturri osasungarri eta garbiak gure esku egon daitezkeela egiaztatzeko, haiekin harremanetan jartzea besterik ez dago...