Lehiaketa

lehiaketaBertsoak, indarkeria matxistaz kontzientziatzeko

Indarkeria matxista hizpide, bertsopaper lehiaketa du martxan Gipuzkoako Medicus Mundi elkarteak. Modu horretan, arazoa mahai gainean jarrita, bere jatorriei buruzko hausnarketa eragin nahi du elkarteak. Antolatzaileek eurek Nazio Batuen Erakundearen datuak ekarri dituzte gogora, arazoaren larriaz ohartarazteko: “Mundu osoan indarkeria matxistaren ondorioz hiltzen diren edo ezintasunen bat jasaten duten 15 eta 44 urte bitarteko emakumeak gehiago dira minbiziagatik, malariagatik edo, are gehiago, trafiko istripuengatik eta gerragatik hiltzen diren guztiak batuta baino”.  Berez, iazko azaroaren 25ean aurkeztu zuten lehiaketa, emakumeen aurkako indarkeriaren egunaren karietara, lanak aurkezteko epe luzea eskainita: maiatzaren 15era artekoa, hain zuzen ere. Banaka zein taldeka har daiteke parte, eta partaide bakoitzak nahi adina bertso sorta aurkez de­zake. Orotara, hiru sari banatuko dira: bi lagunentzako asteburua landetxe batean, lau lagunentzako bazkari edo afaria Donostiako jatetxe batean eta bidezko9 merkataritzako produktuak erosteko 75 euroko txartela. Lanak nora bidali behar diren jakiteko edota oinarriak zehatz-mehatz ezagutzeko, www.medicusmundi.es/gipuzkoa webgunera jo besterik ez dago.