Garuna

ardoaArdoak zenbat eta graduazio gutxiago, orduaneta gozagarriagoa

Kontsumitzaileen gustuei buruz ardo ekoizleen zalantzei erantzuteko asmoz, ikerketa egin du Donostiako Basque Center of Cognition, Brain and Language (BCBL) guneak ardoaren alkohol kopurua oinarri. BCBLko ikertzaileek ondorioztatu dutenez, alkohol mailak eragina du ardoa dastatzeko unean. Zehazki, graduazio baxuagoko ardoekin jasotzen du garunak plazer handiagoa. 20 laguni egindako probak izan dira ikerketaren oinarria. Bakoitzari zortzi ardo eman zizkioten dastatzeko, binaka. Hau da, mahats mota, urte, jatorri, azidotasun eta azukre kopuru bereko bi ardo dastatzen zituzten. Alkohol maila besterik ez zen desberdina dastatu beharreko ardo bietan. Edan ostean, erresonantzia magnetikoak egiten zizkieten edaleei, eta hor antzeman zuten berezitasuna: alkohol maila baxuagoko ardoei arreta handiagoa eskaintzen die garunak graduazio handiagokoei baino. Esaterako, usainari eta zaporeari gehiago erreparatzen die. Horiek horrela, txikiteroek kasu egingo al diete zientzialariek esandakoei?