Euskal Kultura

loraldiaBilbon loratuko da Loraldia

Loraldia Festibala ospatuko da Bilbon apirilaren 23tik 26ra. Euskal kulturaren adierazpen guztien topaketa izan nahi du jaialdiak: musika, dantza, antzerkia, literatura, bertsolaritza, arte plastikoak, bidaiak… Guztia euskal kulturaren transmisioa nabarmentzeko eta bultzatzeko asmoz. Loraldia Festibalaren jatorria XIX. mendearen erdialdeko Lore Jokoetan dago. Joko haiek Anton Abbadia kulturgileak jarri zituen abian euskarari prestigioa emateko xedearekin: munduko beste hizkuntzen eta kulturen pare jarri nahi zuen euskal kultura. Hortaz, Loraldiak haren lekukoa hartu eta euskal kultura garaikidearenplaza ezinbestekoa” sortu gura du XXI. mendean. Hala, Bilbon elkartuko dira laster, besteak beste, Aitor Mazo, Eñaut Elorrieta, Mikel Markez, Mixel Etxekopar, Igelaren Banda, Joseba Irazoki, Okela kolektiboa, Edorta Jimenez, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Lurra, Piztiak, Kalakan, Kukai...