Zinema

pinotxoErretzailerik ez Disney etxearen pelikuletan

Disney etxeak ekoizturiko filmetan, ez da erretzailerik agertuko, baldin eta haurrentzako lanak badira. Lehendik ere, tabakoa debekatua zegoen Disneyren pelikuletan. Oraingoan, baina, are gehiago zabaldu dute debekua: Disneyren mendeko gainontzeko ekoizpen-etxeek ere ezin izango diote lekurik egin tabakoaren keari. Hau da, Marvel, LucasFilm eta Pixar Studios ekoizpen-etxe ezagunek aintzat hartu beharko dute araua. Zehazki, 13 urtetik beherakoentzako filmetan bete beharko dute debekua, hau da, publiko ororentzat gisa sailkatzen direnetan. Hori bai, salbuespen bakarra ezarri dute: zehaztasun historikoak hala eskatuz gero, tabakoa mantendu egingo dute. Adibidez, Abraham Lincolni buruzko film bat estreinatu behar du aurki Disney etxeak, eta Lincoln erretzailea zenez, onargarritzat jo dute kasu horretan.