'Txarriboda' euskarazko thrillerra estreinatu dute

txarriboda

Apirilaren 10etik ikusgai da Euskal Herriko zinema aretoetan Txarriboda, Javier Rebollok eta Alvar Gordejuelak zuzendutako euskarazko film luzea. Itziar Atienza, Mikel Losada, Alvar Gordejuela, Aitziber Garmendia, Patxo Telleria, Ramon Agirre, Zorion Eguileor eta Loli Astoreka protagonista dituela, emaztea akabatu nahian dabilen enpresari baten ingurukoak ditu ardatz: beraren estatusari eutsi nahian, plana prestatuko du anbizio handiko Fran enpresari gazteak, baina Klara poliziak ez dizkio gauzak erraz ipiniko... Estreinaldiaren osteko lehen astean, Gasteiz, Bilbo, Donostia, Durango eta Eibarren ikusi ahal izango da filma, eta hurrengo asteetan, berriz, Euskal Herriko beste hainbat aretotan eskainiko dute.


IRRATIAKTORE, lokutore, musikari, idazle, gidoilari, zaratazale, teknikari eta abarrei” zuzenduta, Irrati-Antzerki laborategia antolatu du BilbaoEszenak. Apirilaren 22tik maiatzaren 27ra, asteazken arratsaldero, irrati antzerkiaren sorkuntza, dramatizazioa, lokuzioa eta soinua landuko dituzte, baita dramatizaziorako soinuak eta musikak sortuko ere, haiekin jolasteko. Halaber, irrati antzerkia landu eta grabatuko dute modu esperimentalean, eta ondoren zuzeneko performanceak egiten saiatuko dira. Galder Perez aktore, zuzendari eta gidoilaria izango da laborategiaren arduraduna, Maisha MC dj eta musika ekoizlearekin batera. Gainera, Ixiar Garcia artistaren, Oihana Bartra bertsolariaren, Rufo Beatbox beatboxaren eta Kike Amonarriz soziolinguistaren kolaborazioak ere izango ditu. 70 euro ordaindu behar dira laborategian parte hartzeko, eta BilbaoEszenan (E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. ) eman behar da izena. Informazio gehiago http://2gunbros.tumblr.com/ gunean.

 

 

LABURREAN

OTSAILEAN hasi baziren ere, ekainera bitartean euskarazko antzerkiaz gozatzeko aukera izango da Azkoitian, Matadeiko VI. Antzerki Jardunaldixei esker. Hala, Metrokoadroka kolektiboaren Su izan nahi: hildakoak, senideak eta maskotak ikusi ahal izango da apirilaren 19an; hilaren 26an, Khantoriaren Bereterretchen oinatzak; maiatzaren 10ean, Pello Añorgaren Denak desberdinak, guztiak beharrezko; hilaren 24an, Lauka teatroaren Amodioaren ziegak; azkenik, ekainaren 7an, Abarka taldeak emango die amaiera jardunaldiei Mikroteatruk lanarekin. Emanaldi guztiak 19:00etan izango dira, Azkoitiko Matadeixen.
kimuakDAGOENEKO zabalik da Kimuak 2015 programara film laburrak aurkezteko epea. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazioaren laguntzarekin antolaturiko egitasmoak helburu zehatza du: Euskal Autonomia Erkidegoan eginiko film laburrak zabaltzea eta ezagutaraztea. Lanak aurkeztu nahi dituztenek maiatzaren 29ra arteko epea izango dute, beti ere 30 minututik beherako lanak eta 2014ko ekainaren 1etik aurrera egindakoak badira. Informazio guztia www.kimuak.com gunean eskura daiteke.