Negociador

negociador

Zuzendaria: Borja Kobeaga. Gidoia: Borja Cobeaga. Aktoreak: Ramon Barea, Josean Bengoe­txea, Carlos Areces, Melina Matthews, Jons Pappila, Oscar Ladoire. Euskal Herria, 2014.

Istorioa: ETA eta Espainiako Gobernua negoziaziotan hasiko dira, gatazka luzeari amaiera emateko asmoz. Bilerak atzerrian egingo dira eta Manu Aranguren politikaria izango da Espainiako Gobernuaren min­tzaidea. Arangurenen jardunari segika, negoziazioak nolakoak diren ezagutu ahal izango du ikusleak.
Zuzendaria: Lehendik ere komediak egina da Kobeaga, eta 8 apellidos vascos famatuaren gidoiaren egileetakoa ere bada. Umorearen bidea hartu du oraingoan ere. Haatik, orain artean egindakoekin batere zerikusirik ez du Negociador-en umoreak, zorionez.
Onena: Euskal gatazkak, euskal “gauzak”, zerak... (norberak ipin dezala nahi duena) oraindik bizirik dirauen heinean, eta unerik latzenak denboran gertu bizi izanak, lantzeko zaila eta konplexua bilakatzen du gai berez arantzatsua. Kobeagak fikziotik heldu dio, negoziazio haien irakurketa oso berezkoa eginda. Alde horretatik, txalogarria da ahalegina, baita Ramon Bareak filmean beteriko rola ere.
Txarrena: Gai konplikatua jorratu du Kobeagak, ausart. Ondorioa ikusita, onik atera dela esan liteke. Ez da gutxi.
Eñaut Mitxelena