Ander Solozabal Kortabarria

solozabal(Bidelapurrak)

To! Euskal Herrian sortutako eta gogoko ditudan hiru disko:
Fiachras, Hiltzera goaz: Heriotza usaina duten abenturaz beteriko bala festa. Hiru kanoidun errebolberrek, instrumentazio dotoreak, gitarra zorrotzek eta bestelakoek hartuko dute agertokia filmazio honetan. Estudioan sartzekoak dira aurki lan berria grabatzera, EGURRA!
Eskean Kristö, Azote kaldüz: Riff eder, melodia itsaskor, zuzeneko zoro eta itzela. Eskual Rock´n´rollina Arratiatik. Eman iezazkiozue buelta ba­tzuk lan honi eta infernuko (d/s)oinuek sorginduko zaituztete.
Petti, Astirtitan: Berako gitarra jotzaile eta abeslari aparta. Harkaitz Canok idatzitako letra pare batek zabaldutako dimentsioetan egingo dugu igeri Pettiren ahots sakon eta goxoaz. Mendebaldean, astearteak Martitz planetarenak omen dira; en­tzun, eta agian, planeta gorrira iritsiko zarete.