Maite Toledo Saralegi

toledoGustuko genero batekin hasiko naiz: biografia. Oso aproposa berau euskara ikasleentzat: Simone de Beauvoir-en bizitza oparoa. Idazle eta filosofo paristarra XX. mende osoaren testigu izan zen, eta lehen pertsonan bizi izan zituen Arantxa Agirreurretak liburura ekarritakoak.
Udaberri honetarako, euskarazko klasiko bat gomendatuko dizuet: Joseba Sarrionandiaren Gartzelako poemak. Poesia bidaia da, bidaia poesia da. Izugarrizko garrantzia dute itsasoak eta bidaiek. Irakurtzen dudan aldiko, lerroarte berriak aurkitzen ditut.
Azkenik, narrazio labur bat: Lutxo Egia idazle bilbotarraren Ezker hanka falta zuen. Gerena, Hierro egunkariko futbol-kronikalaria, dugu protagonista nagusia, eta 80ko hamarkadako Bilboko itsasadarra eta Galiziako paraje hezeak ditu eszenatoki. Asko disfrutatu nuen irakurtzen; izan ere, kalitate literario handikoa begitandu zitzaidan.