Zinema

oscar'Birdman' garaile Oscar sarietan

Kopuruari erreparatuz gero, Birdman eta The Grand Budapest Hotel filmek launa sari jaso badituzte ere, Alejandro Gonzalez IƱarrituren filma har daiteke aurtengo Oscar sarietako irabazle nagusitzat. Izan ere, sari garrantzitsuenak jaso ditu Birdmanek: film eta zuzendari onenarenak, baita jatorrizko gidoi eta argazki onenarenak ere. Wes Andersonen The Grand Budapest Hotelek, aldiz, ekoizpen diseinu, soinu-banda, jantziteria eta makillaje eta ile-apainketa onenarenak eskuratu ditu. Aktoreen lanari dagokionez, emakumezko aktore onenaren Oscarra Julianne Moorek irabazi du, Still Alice filmean eginiko lanarengatik. Gizonezkoena The Theory of Everything filmeko Eddie Redmaynek lortu du. Bigarren mailako aktoreen lana saritzean, Patricia Arquette (Boyhood) eta J.K. Simmonsen (Whiplash) lanak aitortu dituzte Oscar sarien 87. aldian. Bestalde, ingelesez besteko film onena Poloniako film batek jaso du lehenengoz: Pawel Pawlikowskiren Ida izenekoak, hain zuzen. Aipagarria da Boyhood lanaren kasua. Sei izendapenekin faborito nagusien artean zegoen arren, sari bakarra jaso du, Patricia Arquetterena, hain zuzen.