Erakusketa

mendiaMendia ezagutu, mendira joan gabe

Euskal mendizaletasuna ikuspuntu anitzetik ezagutzeko parada dago Donostiako San Telmo museoan, maiatzaren 18ra arte ikusgai izango den Mendia izeneko erakusketari esker. San Telmo Museoak eta Club Vasco de Camping elkarteak antolatua, euskal mendizaletasuna kirol, giza eta kultur ikuspegitik aztertzea du xede. Horretarako, Antxon Iturrizaren Historia testimonial del montañismo vasco lana hartu dute oinarri. Erakusketa lau arlotan dago banatuta. Mendiaren liturgia izenekoan, mendizaleen asmoak eta balioak dira aztergai, hainbat objektu eta aipuren bidez. Mendiaren aurkikuntza atalean, aldiz, hastapenetako mendizaletasuna bultzatu zuten ideiak azaltzen dira, baita haiek Euskal Herrian izandako eragina ere. Konkistaren espiritua izenekoan, II. Mundu Gerraren ostean munduko herrialdeek zortzimilakoak zapaltzeko  hasitako lehiari erreparatuko zaio. Halaber, lekua eginen zaio Gerra Zibilaren ostean azpiratuta geratutako Euskal Herriko mendizale mugimenduaren suspertzeari. Azkenik,Mendia gure ispilua atalean, mendizaletasunak pizten dituen hainbat eztabaidari heltzen zaie: helburuak, balioak, kontraesanak... Lau arlo horiekin batera, hainbat mendizale, idazle eta pentsalariren hausnarketak jasotzen ditu erakusketak. Gainera, iraun bitartean, jarduera osagarri ugari egingo dituzte: familien­tzako tailerrak, proiekzio-solasaldiak, hitzaldiak, bisita gidatuak...