Hedabideak

arrosaIrratigintzari buruzko topaketak antolatu ditu Arrosa Sareak

Euskal Herrian bada zer entzun lelopean, irratiaren alor guztiak landuko dituzte martxoaren 7an Bilboko Kafe Antzokian, Arrosa Irrati Sarearen ekimenez. Hala, egun osoko jardunaldian, ikastaro teknikoak eta gogoetak tartekatu dituzte Arrosa Sarearen irratigintzari buruzko IV. Topaketetan. Alor teknikoari dagokionez, besteren artean, irrati hasiberrientzako ikastaroa izango da, baita ekoizpenaren automatizazio software baten aurkezpena ere, Radixu Irratiko kideen eskutik. Hausnarketek, aldiz, gai ugari jorratuko dituzte: komunikazio ez arrazista, software librea, irratiak arautzeko egitasmoa… Mahai-ingurua ere izanen da, Komunikabideon gaurko eta biharko erronkak: berdintasuna, militantzia eta antolakuntza ereduak izenburupean. Topaketak amaitzeko, musikari egingo zaio lekua Kafe Antzokian, 22:00etan Osso eta Anestesia taldeek kontzertua eskainiko baitute. Izena emateko, aE-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar da.