Bertsolaritza

nafarroakoNafarroako Bertsolari Txapelketa, finalera bidean

Azken txanpan sartu da Nafarroako 42. Bertsolari Txapelketa. Final-laurdenak amaituta, finalaurrekoei ekitear dira lehian diren 18 bertsolariak. Martxoaren 7an, 8an eta 15ean jokatuko dira Berriozar, Lesaka eta Burlatan, hurrenez hurren. Saio bakoitzeko irabazleek eta puntu gehien batzen dituzten beste bost bertsolariek eskuratuko dute finalerako txartela. Hori martxoaren 28an jokatuko da, Elizondoko pilotalekuan. Otsailaren 7an abiatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketa (aldez aurretik, iazko abenduaren 12an, aurretiko kanporaketa jokatu zuten), Iruñean, inoizko parte hartzerik zabalenarekin. Orotara, 33 ber­tsolarik hasi zuten lehia. Horietatik bakarrak eskuratuko du txapela, baina une hori iritsi arte non eta zer gozatua izanen da bertsolarien jardunarekin.