Euskara hiztegitxoak opari Iruñean

hiztegiaAEK-k hiztegi laburrak banatu zituen pasa den hilean Iruñeko herritarren artean. Ekin­tza horren bidez, AEK-k iruindarrak gonbidatu zituen banatutako oinarrizko hiztegia erabil­tzera eta euskaltegietan izena ematera. Guztira, 5.000 hiztegitxo banatu zituzten AEK-ko kideek, batez ere Sarasate pasealekuko autobus markesinetan. Gainera, hainbat lantoki eta azokatan ere egon ziren eskura, alegia, gune jendetsuetan.
Urritik, 500 bat lagun ari dira euskaraz bizitzeko urratsak ematen AEKren Iruñeko euskaltegietan, eta pasa den hiletik beste ikastaro mota bat eskaintzen ari dira: aurrez aurreko eskolak hiru egunez, autoikaskuntzarekin osatuta.