'Gau arabiarra', errealitatetik ametsen mundura

gau

Roland Schimmelpfennig egilearen lana oinarri, Gau arabiarra antzezlana atondu dute elkarlanean Hika Teatroak eta Kabia Teatroak Pabellon 6 gunearen laguntzarekin. Bost pertsonaiaren kontakizunen bidez, iraganaz, bizitakoaz, arbasoez, gizakion gomuta primitiboaz zein gizakiaren sinesmenez mintzo da errealitatea eta mundu onirikoa uztartzen dituen lana. Arantxa Iturbek euskaratu du lana, eta Borja Ruiz, Laia Ricart eta Agurtzane Intxaurraga arduratu dira dramaturgiaz eta zuzendaritzaz. Kandido Uranga, Ramon Agirre, Ainhoa Aierbe, Martxelo Rubio eta Ane Pikazak gorpuztu dituzte pertsonaiak, Iker Vergara beatboxerraren laguntzarekin. Estreinaldia martxoaren 7an izango da, Donostiako Gasteszenan. Hurrengo egunean ere beste emanaldi bat eskainiko dute leku berean.


DRAMAAPIRILAREN 6tik 11ra egingo da Aulestin X. Artedrama Euskal Laborategia (ADEL). Arte eszenikoetan euskaraz lan egiten duten profesional nahiz ikasleei zuzendua, ikastaroak, elkartrukeak, erakustaldiak eta ekintza dramatikoak batuko ditu sei egunez. Esaterako, ikastaroak eskainiko dituzte Ander Lipusek, Maite Arresek, Natxo Monterok, Belen Cruzek, Iosu Florentinok eta Miren Alkalak. E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidean eman daiteke izena, eta E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. gunean jaso informazio zehatza. Ikastaro trinkoaren salneurria 400 eurokoa da, ostatua eta otorduak barne.

LABURREAN

EUSKARAZKO zinemagintzaren zortzi perla txiki ikusi ahal izango dira Euskal Herriko 28 herritan eta  Valentzian, Euskaltzaleen Topaguneak antolaturiko Laburbira Film Laburren XII. Zirkuituari esker. Hilaren 4an hasi zen, Ordizian, eta 28an amaituko da, Urkabustaitzen. Besteak beste, Asier Altuna, Igone Arreitunandia, Aitor Arregi edota Koldo Almandozen lanak eskainiko dituzte, eta egileekin solasaldiak ere egingo dira emanaldiekin batera. Egitarau osoa http://topagunea.eus/laburbira/ helbidean dago ikusgai.

28 konpainiaren 29 ikuskizun eskainiko dituzte martxoaren 9tik 12ra dFeria Donostiako arte eszenikoen azokan. XXI. aldia du aurtengoa azokak, eta identitatea izango du gai nagusi. Hala, gai horren jiran, hainbat antzerki eta dantza izango dira ikuskizun, erdiak baino gehiago estreinaldiak. Parte hartuko duten konpainien % 45 Euskal Herrikoak dira, baina euskarazko lan gutxi izango dira: Shakti Olaizolaren Irakurriz, Pikor Teatroren Jauzi hirukoi­tza eta Vaiven Produccionesen New Orleansko Cyrano. Egitarau osoa, aldibereko ekintzak barne, www.dferia.com gunean ikusi ahal da.

ABIAN DA Euspot Euskarazko Spot Lehiaketaren 4. aldia. Euskarazko sormena bul­tzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea du helburu, eta Aretxabaletako Udala du sustatzaile nagusia. Aurreko aldietan bezala, aurten ere gai zehatz bati lotu beharko zaizkio parte hartzaileak: autoak eta pertsonak (elkarbizitza orekatua). 20 eta 30 segundo bitarteko spotak, euskaraz, apirilaren 24ra arte aurkeztu ahal izango dira. Xehetasun guztiak http://euspot.eu gunean daude eskuragarri.