Hodei Beitia

hodei(Arkada Social)

Zakarrak, Larga vida…: 15 urte nituela, anaiak lehenengo abestia erakutsi zidan baxuarekin: Fin de semana. Arrasateko talde honen abesti mitikoa benetan; kontzertu pare bat ikusteko aukera izan dut eta zinez asko gustatzen zait taldea.
Oxymoron, Fuck the Nineties: talde alemaniarreko abeslaria (Su­cker) erreferentzia bat izan da nire­tzat, eta diskoa txikitatik dut gustukoa. Arraroa bada ere, Arrasaten ezagutu genuen elkar.
Emergency, 1234: Kanadako talde hau orain dela gutxi ezagutu dut eta benetan ikaragarriak dira; espero dut noizbait agertoki batean elkar­tzea beraiekin.