Mikel Rodriguez

mikelLehenbiziko bi proposamenak fantasiazko eleberriak dira, nahiko istorio atipikoak euskal literaturan, eta jeneroaren zaleek atseginez hartzeko modukoak. Edu Zabalaren Aiako-k euskal erreferentziekin mundu fantastikoa osatzen du. Irakurleak topatuko ditu euskaldunak eta zeltak, izaki mitologikoak, Aiako Harriak eta Txingudiko badia, batailak eta konspirazioak.
Alberto Ladron Aranak, berriz, erabat mundu fantastikoa asmatu du Itzalaren baitan nobelan. Fantasiazko nobela purua; mardula (460 orrialde), istorio epikoa kontatzen du eta gisako kontakizunetan falta ezin diren osagaiak biltzen ditu: imajinatutako inperioek, nazioek eta hiriek osatutako mundua, gerlariak, aztiak, dragoiak... eta guztia protagonista umil baten ikuspuntutik kontatua.
Azkenik, historia liburu bat: Xamarren Euskara jendea. Euskaldunon, euskal hiztunon historia ezagutzeko oinarri ezin hobea, hagitz didaktiko eta bisuala. Ezagunak ez ditugun datu bat baino gehiago biltzen ditu.