Zer iruditzen zaizu Gasteizen mintzalekuak arautzeko proposamena?

ikamika

Hiriko mintzalekuen jarduna arautzeko ordenantza berria onartu nahi du Gasteizko Udal Gobernuak. Zirriborroaren arabera, arauak zorrotzak izango dira: gutxienez 600 metroko distantzia gordetzea mota bereko lokalekin; barnean erre, jan eta edatea debekatzea; lokalen aurrealdean material gardenak ipintzea, kanpotik barrualdea ikusteko... Arauak betetzen ez dituztenek 3.000 €ra bitarteko isunak jasoko dituzte. Marotoren arabera, betiko merkataritza babestu nahi du ordenantzak, ohiko saltokiekin alderatuta horrelako zerbitzuek ez dutelako balio erantsirik. Azken ikuskapenetan, gainera, hainbat irregulartasun aurkitu ei dute mintzategi askotan, eta kexak ere izan omen dira. Haatik, hainbat alderdi eta eragilek salatu dute alkatearen benetako asmoa etorkinekin zuzeneko lotura duen jarduna zigortzea dela, diskriminatzailetzat jota. Oraingoz ordenantza onartu ez bada ere, nahikoa ika-mika eragin du proposamenak. Zer irizten diozue zuek?

Gasteizko Arana AEK euskaltegiko arratsaldeko C1 mailako taldea

1. Aitor Pz. Palomar

Hurrengo hauteskundeak gertu dira, ezta? Neurri “populistak” besterik ez dira iragartzen, boto emaileen bila, xenofobia kiratsaz, gainera.

2. Miriam Perez

Alajaina! Argi dago diskriminazioa bultzatzen ari dela hain ordenantza zehatza jartzerakoan. Debeku berriak sartu nahi baditu, negozio guztientzat izan beharko dute.

3. Mikel Brandao

Ez dut uste ekarpenik egiten ez dutenik, ematen dituzten zerbitzu batzuk mintzalekuetan baino ez daude. Betiko merkataritzari dagokionez, beste hainbat saltokik gehiago eragiten diote, beraz, horiei erreparatu beharko liekete.

4. Alaia Mingo

Arrazismo hutsa da; toki hauek ixteak ez dio, inola ere, betiko merkataritzari bultzadarik emango. Hau lortzeko beste eginkizun batzuk bilatu behar dira. Aitzakia da kanpotarren egoera gaitzesteko eta hemendik kanporatzeko.

5. Yolanda Agirre

Horrelako lekuek neurri berberak bete behar dituzte: edatea, erretzea, zarata egitea... debekatu egin behar da. Baina beste neurrien atzean diskriminazio hutsa dago, denok eduki behar ditugulako eskubide berberak gure negozioa irekitzeko.

6. Maitane Altuna

Betiko merkataritza babesteko ez da modurik egokiena. Gainera, leku horietan lan egiten duen jendeak lan egiteko aukera izan behar du.


7. Marian Sanchez

Mintzategiak soldata duin bat lortzeko beste modu bat besterik ez dira. Modu honetan, pertsona horiek ez dituzte udal baliabideak erabili behar.

8. Aitziber Salgado

Nahiz eta Maroto ez izan nire gustukoa, gai honetan bat nator berarekin. Arauak guztiontzat izan behar dira berberak, ordutegiak eta higiene ikuskapenak, esaterako.

9. Ane Fdz. de Arroyabe

Ondo iruditzen zait osasun-neurriak toki guztiek betetzen dituztela ziurtatzea. Halere, neurri honek kanpotarren tokiak bakarrik aztertzen dituenez, ez dut uste onartu behar denik, arrazista delako.