Gizartea

garonaManifestazioa egingo dute Garoñako zentral nuklearra ez dadin berriz ireki

Araba Garoñarik Gabe plataformak “mobilizazio handia” egingo du Gasteizen otsailaren 28an, zentral nuklearra behin betiko itx dezatela eskatzeko. Martxoaren 2an, 44 urte beteko dira zentral nuklearra abian jarri zutenetik, beraz, urteurrena aukeratu du plataformak bere eskakizuna enegarrenez plazaratzeko. Izan ere, plataformak salatu duenez, Garoña berriz martxan jartzeko asmoen atzean zentral nuklearren iraupena luzatzeko xedea dago. Hots, Garoñaren kasua aitzindaritzat hartuta, industria nuklearrak gainontzeko zentral nuklearren jarduna ere luzatzeko asmoa du. Salaketa egiteaz gain, bestelako ekinbideak ere burutu ditu Araba Garoñarik Gabe plataformak. Adibidez, 2014ko azken asteetan, bilerak egin zituen alderdi politikoekin, hainbat konpromiso lortuta. Esaterako; EAJ, Amaiur eta PSOEko diputatu arabarrena Espainiako Kongresuan hainbat ekinbide abiarazteko. Era berean, Garoña ez, Iberdrola ez izeneko kanpaina ere martxan dute iazko azarotik. Ekimen horri esker, zentral nuklearrarekin loturarik ez duten argindar hornitzaileak ezagutarazi nahi dituzte, kontsumitzaileek haien aldeko hautua egin dezaten.