Zinema

oscarOscar sariak, ate joka

87. ediziora iritsita, otsailaren 22an banatuko dituzte Los Angeleseko (Kalifornia, AEB) Dolby antzokian Oscar sariak. Hollywoodeko Akademiak banatzen dituen sarietarako bi film nabarmendu dira bereziki: Wes Andersonen The Grand Budapest Hotel, bederatzi izendapenekin, eta Alejandro Gonzalez Iñarrituren Birdman, beste hainbesterekin. Horrez gain, ezin bazterrean utzi Meryl Streep-en hautagaitza: bigarren mailako emakumezko aktore onena izateko hautagai da eta, horrenbestez, hemeretzigarrenez jaso du izendapena. Hots, Oscar sarien historian izendapen gehien jaso dituen pertsona da. Film onenari dagokionez, Andersonen eta Gonzalez Iñarrituren lanez gain, Mortem Tyldumen The Imitation Game, Richard Linklaterren Boyhood, Clint Eastwooden American Sniper, James Marshen The Theory of Everything, Damien Chazelleren Whiplash eta Ava Duvernayren Selma dira izendatuak. Zuzendari onena izateko, ostera, Anderson, Gonzalez Iñarritu, Linklater eta Tyldumekin batera, Bennet Millerrek ere izendapena jaso du, Foxcatcher filmagatik. Emakumezko aktore onena izateko, honakoak izango dira lehian: Marion Cotillard (Deux jours, une nuit), Felicity Jones (The Theory of Everything), Julianne Moore (Still Alice), Rosamund Pike (Gone Girl) eta Reese Whitherspoon (Wild). Gizonezko aktore onenaren saria, aldiz, jokoan izango dute Steve Carellek (Foxcatcher), Bradley Cooperrek (American Snaper), Benedict Cumberbatchek (The Imitation Game), Michael Keatonek (Birdman) eta Eddie Redmaynek (The Theory of Everything). Horien guztien artean eta, beste kategoria guztietan, sarituak izango direnen izenak otsailaren 22an egingo dira ezagun. Faboritorik bai?