Javier Marotok immigrazioari buruz esandakoek xenofobia hauspotzen dute?

 

 

 

ikamika

Gasteizko alkateak polemika piztu zuen magrebtarrei gizarte-laguntzetatik bizitzea egotzi zienean. Alderdi politikoek eta eragile sozialek leporatu diote immigrazioaren gaia hauteskunde interesen arabera baliatzea eta bere adierazpenekin xenofobia sustatzea. Marotok ukatu egin du, baina, aldi berean, gizarte-laguntzen erabileraren gainekoak berretsi ditu. Ez da lehen aldia Gasteizko alkateak etorkinen aurka jotzen duena, eta defendatzaileak ere izan ditu. Horren aurrean, elkarbizitzaren aldeko eta xenofobiaren kontrako mugimenduak ez dira isilik geratu eta ekimen berriak sortu dira, esaterako, Gora Gasteiz plataforma. Zer iruditzen zaizu Marotoren jokabidea? Jarrera xenofoboak ugaritzen ari dira? Gasteziko Zadorra AEK euskaltegiko B2 taldea

1. Ziortza Godoy

Marotok arrazoia du. Ez ditu etorkinentzako laguntzak debekatu nahi, gehiegikeriekin bukatu baizik. Kolektibo hau diru-laguntzak jasotzera etor­tzen da, lanerako asmo barik. Marotok nahi du gizarte-laguntzak jasoko dituztenek zenbait baldin­tza betetzea. Xenofobia handitzen dute esaten dutenek etorkinek bazterketa pairatzen dutela. Ez gara gu egoera honetan bizi? Murrizketek ez dute ondoriorik Euskal Herriko familiengan?


2. Maritxu Montoya

Alkate hau oso kontserbadorea da, hain gaztea izateko. Bere jarrera hauteskundeak presta­tzeko da; oso arriskutsua iruditzen zait eta hiria sutan dago bere erruagatik. Jarrera xenofoboak ugaritzen ari dira, krisiagatik batez ere. Normalean, hori gertatzen da; dena ondo dagoenean, ez da ezer gertatzen, baina dirurik eta lanik ez badago, denok zaintzen dugu gure ingurua eta etorkinak kanpoan uzteko joera izaten da.


3. Malen Irizar

Alkateak egin nahi duena da gu­txien dutenei errua bota. Atzerritarrek ez digute krisia ekarri eta ez dira haiek izan gehien lapurtu dutenak. Oraindik ez dira jarrera xenofoboak ugaritu, baina politiko hauekin eta Europan gerta­tzen ari diren gauzekin, zoritxarrez, uste dut hori aldatu egingo dela.


4. Luz Moriel

Portaera desegokia da, hauteskundeengatik-edo. Dirudienez, batzuetan etorkinei baldintza gutxiago eskatzen zaie, baina kontu hau beste legealdi batean sortu zen eta ez du zentzurik orain kentzeak. Denok, dugu ondo bizi­tzeko eskubidea. Halere, batzuetan gasteiztar askok ez dute bizitzeko beharrezkoa, horrek haserretzen gaitu. Non dago muga? Zaila da, baina politika ez da egiten batzuen kontra egonez, lagunduz baizik. 


5. Leire Araque

Alde batetik, esango nuke Marotoren jokabidea ez dela zuzena. Burugabea da esatea herritar horiek ez dutela lan egin nahi. Bestalde, Gasteizko biztanle asko nazkatuta daude etorkin batzuen jarreraz, eta uste dut alkateak egoera hau baliatu nahi duela botoak irabazteko.



6. Arkaitz Arteaga

Marotoren portaera ez zait batere ona iruditzen. Zergatik eztabaidatu behar dugu orain diru-laguntzen aferari buruz? Legea ezarri zenean, ez zuen gure iritzia eskatu; orain, ordea, babesa eskatzen ari da, egin nahi dituen aldaketak egiteko. Zergatik? Hauteskundeak hurbil daude? Azken boladan egiten eta esaten ari denagatik, gero eta jarrera xenofobo gehiago ager­tzen ari dira.

7. Txemi Moro

Maroto botoak bilatzen ari da. Murrizketengatik gero eta txiro gehiago dago, eta gobernuarentzat errazagoa da errua batzuei botatzea erantzukizuna hartzea baino. Diru-laguntzekin tranpa asko egingo dira, baina arazoa da horien kontrol egokirik ez egotea. Zertarako jakin tranpa egiten dutenen jatorria? Bakarrik atzerritarrek egiten dituzte tranpak, ala?


8. Alberto Morras

Alkate batek ezin ditzake gauza horiek esan, xenofobia giroa sortzen duelako. Horren ondorioz, etorkinentzat askoz zailagoa izango da hemen lana eta bizitza ona lortzea.