Maider Ansa (Tximeleta)

maideransaAnje Duhalde, Zuzenean: disko hau 1993an atera zuen Anjek. Nik zazpi urte nituen eta goitik behera ikasi nuen ahizpekin. Gure kantuzaletasunaren erroan dago disko hau.
Bebo&Cigala, Lágrimas negras: duela urte dezente, kantu bat abestu nuen ekitaldi batean, jakin gabe ikusleen artean Bebo Valdés handia zegoela. Amaieran, gizon garai hura nigana hurbildu eta bere kontzertu batera gonbidatu ninduen. Nik ez nuen ezagutzen, baina baiezkoa eman nion. Geroztik, nire kantu-bizi­tzako gertaera gozoenetako bat bezala gogora­tzen dut. Haren disko bat aukeratzekotan, hauxe: Lágrimas negras maisulana.
Ken Zazpi + EOS: lehenengo diskoa erosi nuen eta gero zuzenean ikusteko egin zitezkeen saiakera guztiak egin nituen, baina sarrerarik gabe geratu nintzen. Halere, azken momentuan, lagun batek Donibane Lohitzunera gonbidatu ninduen zuzeneko bikain hartaz gozatzera. Ikaragarria!